XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- aditz-elkarketak
- ekintza-elkarte sintetikoak
- dvandva
- bikoiztapenak
- aposizioak.

III- DEFINIZIOAK Buruhauste bat baino gehiago ekarri ohi dute, maiz asko, hitz-elkarketaren alorreko definizioek.

Hitz elkartu bat zer denaz beraz, urrutirago gabe, aski azalpen desberdinak eman izan dira; eta horietariko asko, ondotxo dakikezuenez, ez dira ezkontzen errazak.

Kontu honetan ere ez da, ahal zen neurrian, sakoneko eztabaida teorikoetan sartu nahi izan: ez garrantzitsuak ez direlako, Euskaltzaindiak lantalde honi egotzia dion eginbehar nagusia besterik delako baizik.

Eztabaida teorikoetan sartu nahi ez izanak ez du, ordea, esan nahi, beste puntaraino joatea komeni denik: itsu-itsuan edo iritzira, gabiltzan bidearen nondik norako nagusiaren berri izan gabe, zail da horrelako langintza batean ari izatea.

Hori dela eta, oinarri-oinarrizko erizpide batzutan bederen halako batasun batez jokatu izan da, batez ere euskal hitz elkartuen taxonomi lana egiterakoan; eta horrek zenbait definizio ditu, agerian ez bada gordean, gidari.

Hitzez hitz azalduak ez egoteak ez bait du esan nahi, noski, golkoan ez daramatzanik, ez eta eragin gabeak direnik ere.

Oinarri-oinarrizko erizpide horietariko batzuk, hitz gutxitan esanik, honako hauek dira: - hedabide sintagmatiko bizien eta hitz-andana ihartuen arteko funtsezko bereizkuntza.

- sinbolismo fonetikoz nahiz hots-uztarduraz eraturiko hitz-elkarteen aparteko izaera.

III- 1. Hedabide sintagmatiko biziak eta hitz-andana ihartuak Hitz-elkarketaren alorrean garbi berezi nahi izan da batetik hedabide sintagmatiko bizien eta bestetik hitz-andana ihartuen artean.